100 lagunetik gora elkartu ziren eta Peio Urdangarin, Abel Goiburu eta Dani Oiarbidek alaitu zuten giroa. I.A.
Idiazabal

Giro ederrean ospatu zen Arantzazumendiko topaketa

IKER AIZPURUA

Miércoles, 27 de julio 2022, 00:07

Arantzazumendi Idiazabal eta Ataunen artean dagoen mendia da. Aspaldi, akelarreak egiteko lekua omen zen. Sorgin eta aztien bilkura eta erritu lekua izateaz gain, urte luzez idiazabaldar eta ataundarren dantzalekua ere izan da. Orain urte batzuk berreskuratu zen usadio hau, berriz bueltan izan dugu aurtengoan, Covid-19a zela eta ez baita ospatu azken hiru urte hauetan.

Publicidad

Dantzalekun elkartu ziren Idiazabalgo zein Ataungo bizilagunak astelehen goizean. 100 lagunetik gora elkartu zen bertan. Abel Goiburu eta Dani Oiarbide trikitilari izaldarrek eta Peio Urdangarin panderojole ataundarra aritu ziren giroa animatzen eta batzuk mokadutxoa egiten zuten bitartean, beste batzuk dantzan jardun ziren pozik eta alai.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad