![Idiazabal: Giro ezinhobea igandeko ferian](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/11/media/cortadas/76950035--1248x726.jpg)
![Idiazabal: Giro ezinhobea igandeko ferian](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/11/media/cortadas/76950035--1248x726.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
idiazabal.
Martes, 11 de octubre 2022, 00:08
Igandean IX. Baserritar Eguna eta XXXIX. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa ospatu ziren. Eguraldi bikaina lagun, herritarrak ezezik, kanpoko jende ugari ere hurbildu zen goiza pasatzera Idiazabala. Arretxeko aparkalekuan, herriko baserrietako ganadua egon zen ikusgai. Behorrek, ardiek, ahuntzek eta behiek jende askoren arreta piztu zuten.
Plazan, bertako produktuak izan ziren protagonista, eta gazta kata herrikoia ere egin zen. Mateo Mugika pasealekuan artisau postuak zeuden, eta baserriko makinaria erakusketa ere goiz osoan ikusgai egon zen. Eguerdi partean, herri kirolek bete zuten futbitoa, eta Gari Garmendia idiazabaldarrak harri jasotzen bere debuta egin zuen. Frontoi Zaharra txikienen gunea izan zen, bertan jarri ziren jolasekin. Txistulariak eta Altsasuko fanfarrea arduratu ziren kaleak alaitzeaz.
Goiz osoan zehar, Igarondo pilotalekuan, lehiaketara aurkeztutako 40 gaztak dastatzen aritu zen epaimahaia, eta 14:30ak aldera egin zen sari banaketa. Laugarren Ordiziako Joseba Insausti geratu zen (399 puntu), hirugarren Beñat Egaña mutrikuarra (419 puntu), bigarren Ilarduiako La Leze gazta (419 puntu), eta irabazlea Larreako Patxi Lopez de Uralde izan zen, 421 punturekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.