Borrar
Luiziaren ondoren errepidera eroritako harriak. AIZPURUA
Harri erorketak izateko arriskua Lobioko aldapan
Idiazabal

Harri erorketak izateko arriskua Lobioko aldapan

Udal brigadak makinekin baztertu behar izan zituen bidea ixten zuten harriak, eta eguerdirako errepidea zabaltzea lortu zuten

IKER AIZPURUA

Idiazabal.

Miércoles, 23 de noviembre 2022, 22:58

Atzo goizean, harri handien erorketak izan ziren Zelaa baserritik Lobioko begiralekura bitarteko bidean. Luizi honek errepidea itxita utzi zuen goizean zehar. Udal brigadak makinekin baztertu behar izan zituen bidea ixten zuten harriak, eta eguerdirako errepidea zabaltzea lortu zuten. Udaletik jakinarazi dute, gertaeraren berri eman zaiola Foru Aldundiari, eta bide honetan esku hartu dezan eskatu zaiola. Bestalde, berriz ere harriak erortzeko arriskua dagoela eta, bide honetan kontuz ibiltzeko dei egin da.

EH Bildu

Idiazabalgo EH Bilduk, herri batzarra deitu du gaur arratsalderako, aurrera begirako erronkak eta udal hauteskundeei buruz hitz egiteko. Bilera 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian.

Adinetxe

La asociación Adinetxe, como cada año, ha sacado participaciones de la lotería de Navidad. El 69329 será el número de este año. Desde la directiva, llaman a los socios para que acudan a Adinetxe para retirar las participaciones los días 1 y 2 de diciembre, de 18.00 a 19.00 horas y el 4 de diciembre, de 12.00 a 13.00 horas.

Herri krosa

Idiazabalgo herri krosa antolatzen duen taldea lanean ari da aspaldian. Datorren urteko lasterketarako data jarri dute dagoeneko. Idiazabalgo krosaren 42. edizioa urtarrilaren 29an, igandean ospatuko da.

Azken edizioa festak bertan behera zirela eta musukoekin egin behar izan zen, 2023an, normaltasunera itzuliko da herri lasterketa. Ostiral eguerdian zabaldu zen krosean izena emateko aukera, eta lehen lasterkariak apuntatu dira dagoeneko. Izen ematea internet bidez egin daiteke www.rockthesport.com webgunean dagoen formularioa beteta.

Eskerrik asko

Egunkari honek egituran egingo dituen aldaketak direla eta, pena handiz agur esateko ordua iritsi zait. Ia bi urte hauetan, Idiazabali loturiko ehundaka albiste emateko aukera izan dut eta hori, zuei, herritarrei esker izan da. Eskerrik asko benetan, kronikak osatzeko laguntza eskatutako bakoitzean lagundu nauzuen guztioi nire lana errazteagatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harri erorketak izateko arriskua Lobioko aldapan