IKER AIZPURUA
Idiazabal.
Miércoles, 23 de noviembre 2022, 22:58
Atzo goizean, harri handien erorketak izan ziren Zelaa baserritik Lobioko begiralekura bitarteko bidean. Luizi honek errepidea itxita utzi zuen goizean zehar. Udal brigadak makinekin baztertu behar izan zituen bidea ixten zuten harriak, eta eguerdirako errepidea zabaltzea lortu zuten. Udaletik jakinarazi dute, gertaeraren berri eman zaiola Foru Aldundiari, eta bide honetan esku hartu dezan eskatu zaiola. Bestalde, berriz ere harriak erortzeko arriskua dagoela eta, bide honetan kontuz ibiltzeko dei egin da.
Publicidad
Idiazabalgo EH Bilduk, herri batzarra deitu du gaur arratsalderako, aurrera begirako erronkak eta udal hauteskundeei buruz hitz egiteko. Bilera 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian.
La asociación Adinetxe, como cada año, ha sacado participaciones de la lotería de Navidad. El 69329 será el número de este año. Desde la directiva, llaman a los socios para que acudan a Adinetxe para retirar las participaciones los días 1 y 2 de diciembre, de 18.00 a 19.00 horas y el 4 de diciembre, de 12.00 a 13.00 horas.
Idiazabalgo herri krosa antolatzen duen taldea lanean ari da aspaldian. Datorren urteko lasterketarako data jarri dute dagoeneko. Idiazabalgo krosaren 42. edizioa urtarrilaren 29an, igandean ospatuko da.
Azken edizioa festak bertan behera zirela eta musukoekin egin behar izan zen, 2023an, normaltasunera itzuliko da herri lasterketa. Ostiral eguerdian zabaldu zen krosean izena emateko aukera, eta lehen lasterkariak apuntatu dira dagoeneko. Izen ematea internet bidez egin daiteke www.rockthesport.com webgunean dagoen formularioa beteta.
Egunkari honek egituran egingo dituen aldaketak direla eta, pena handiz agur esateko ordua iritsi zait. Ia bi urte hauetan, Idiazabali loturiko ehundaka albiste emateko aukera izan dut eta hori, zuei, herritarrei esker izan da. Eskerrik asko benetan, kronikak osatzeko laguntza eskatutako bakoitzean lagundu nauzuen guztioi nire lana errazteagatik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.