Idiazabal
Hasiera ezin hobea aurtengo San Blas jaieiIdiazabal
Hasiera ezin hobea aurtengo San Blas jaieiJOSU ZABALA
idiazabal.
Lunes, 29 de enero 2024, 21:42
Aurtengo San Blas jaietako lehen asteburua pasata, gorputzari merezitako deskantsua emango diote idiazabaldarrek ostegunera arte. Larunbat goizean hasi zen dena, Compact Sporting edo Plater hausketa txapelketarekin. Bertaratu ziren lehiakideek maila itzela erakutsi zuten, eta irabazlea Rafa Jauregi izan zen. Bere atzetik, Igor Mintegi, Joxemari Otamendi eta Joxemari Pérez sailkatu ziren. Junior mailan berriz, Aimar Mintegi izan zen trebeena eta beterano hoberena, Pello Urkia izen zen. Honekin batera bolo txapelketa ospatu zen, eta erritmoa Izarretan Dantzan ikuskizunak jarri zuen.
Publicidad
Arratsaldean berriz, herri kirol dema ospatu zen Igarondon, Makalaaak eta AMPO taldeen artean. Nahiz eta arratsaldean burutu zituzten probetan oso berdinduta egon ziren, Makalaaak taldeak aurre hartu zien azken saiakeretan, eta garaipena lortu zuten, jendez betetako harmailaren aurrean. Giroa borobila izan zen arratsalde osoan zehar, eta ikuskizun ederra eskaini zioten zalegoari.
Igande goizean berriz, protagonistak motzez jantzi ziren, XLIII. Herri Krosean haien maila erakusteko. Urtero moduan, giroa eta parte-hartzaile kopurua ikusgarria izan zen. Gizonezkoetan, Urko Herran gasteiztarra izan zen bizkorrena, eta emakumezkoetan, berriz, Sara Benedí zaragozarra. Herritar azkarrenak, Xabier Sánchez eta Amaia Insausti izan ziren.
Azkenik, eguna ondo baino hobeto amaitu zen, gaztetxoen daborradaren erritmo biziekin. Familiak, lagunak eta ikusleak kale bazterretan bildu ziren, herriko gaztetxoen ikuskizunaz gozatzeko helburuz. Azken hilabeteetan burututako entseguak nabaritu egin ziren, eta danborrada ikusgarri bat eskaini zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.