Izen ematearen azken eguna azaroaren 11n izango da. I.A.

Haur eta nerabeen asteburutako aisialdi eskaintza bueltan da

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Martes, 1 de noviembre 2022, 00:09

Haur Hezkuntzako laugarren mailatik, Lehen Hezkuntzako bosgarren maila bitarteko haurrentzako Xapolarunbatak aisialdi eskaintza hilabete honetan itzuliko da. Aisialdi ekintzak, adinaren arabera antolatu dira. Lehen Hezkuntzako bigarren mailara arteko umeek, bi larunbatetan izango dituzte saioak, 11:00etatik, 13:00etara. Adin hortatik gorakoek, berriz, hilean larunbat bat izango dute, 16:30etik, 18:30era. Lehen taldekoek, 44 euro ordaindu beharko dituzte eta bigarrengoek, 28 euro. Izen ematea, online edo liburutegian egin daiteke azaroaren 11ra bitarte.

Publicidad

Gaztelekua zabalik

Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik, Bigarren Hezkuntzako bigarren mailara bitarteko nerabeen gazteleku zerbitzua ere zabalik dago. Gazteleku zerbitzua, larunbat eta igande arratsaldeetan zabaltzen da, 16:30etik 19:30era. Adin tarte bakoitzak, ordutegi propioa izango du. Zerbitzu honetan parte hartzeko izen ematea, Gaztelekuan bertan edo liburutegian egin daiteke. Nerabeen interesezko ekintzak antolatzen dira eta hauen partehartzea sustatzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad