Idiazabalgo krosaren edizio berria urtarrilaren 29an ospatuko da. I.A.
Idiazabal

42. Herri Krosean izena emateko epea zabaldu da

IKER AIZPURUA

Domingo, 20 de noviembre 2022, 00:07

Idiazabalgo herri krosa antolatzen duen taldea lanean ari da aspaldian. Datorren urteko lasterketarako data jarri dute dagoeneko. Idiazabalgo krosaren 42. edizioa urtarrilaren 29an ospatuko da, igandean. Azken edizioa festak bertan behera zirela eta musukoekin egin behar izan zen, 2023an, normaltasunera itzuliko da herri lasterketa. Ostiral eguerdian zabaldu zen krosean izena emateko aukera, eta lehen lasterkariak apuntatu dira dagoeneko. Izen ematea internet bidez egin daiteke www.rockthesport.com webgunean dagoen formularioa beteta.

Publicidad

Agenda 2030

Bihar 18:00etan, Idiazabalgo Agenda 2030a osatzeko egin den diagnostikoaren aurkezpena egingo da udaletxeko batzar aretoan.

Autodefentsa

Emagin elkarteak azaroaren 27an emango duen autodefentsa feminista ikastaroan parte hartzeko izen ematea zabalik dago asteazkenera arte. 663 626 196 telefonora deituta edo berdintasuna@idiazabal.eus helbidera mezua bidalita eman daiteke izena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad