Borrar
Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatu zuten.
Idiazabal: Dobera euskara elkartearen udaleku irekiak Idiazabalen
Idiazabal

Dobera euskara elkartearen udaleku irekiak Idiazabalen

IKER AIZPURUA

Viernes, 15 de julio 2022, 00:06

Hernaniko Dobera euskara elkarteak udaleku ibiltariak antolatzen ditu urtero eta aurtengo edizioa hamargarrena dute. Udaleku Ibiltari hauetan, herriz-herri mugitzen dira, normalean txangoak eginez joaten dira herriz herri. Herri bakoitzaren arabera, aterpetxeak, kanpingak, ikastolak, udal-eraikinak... izan ohi dituzte lo leku. 2007-2009 urte bitartean jaiotako Hernaniko gazteak dira parte hartu dutenak udaleku hauetan eta uztailaren 4tik gaur artean, Legazpi, Urretxu, Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Segura, Idiazabal eta Beasain zeharkatu dituzte.

Astelehenean, Idiazabalera iritsi ziren Segura aldetik eta lehenbizi Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio zentroa bisitatu zuten eta arratsaldean, berriz, futbitoan zein plazan aritu ziren ur jolasekin. Gaua Guraso Elkarteko aretoan pasa eta gero, astearte goizean, Beasainerako bideari ekin zioten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dobera euskara elkartearen udaleku irekiak Idiazabalen