Borrar
Idiazabal

Gaztaren sekretuak ezagutzeko aukera Idiazabalgo gaztandegietan

IKER AIZPURUA

Lunes, 22 de agosto 2022, 23:58

Gaztaren ospeak erakarrita, bisitari asko etorrzen dira Idiazabalera. Herriko gaztandegiek, gazta nola egiten den eta gazta erosteko aukera eskeintzen diete kanpotik etorritakoei.

Ondramuñoko Aranburu gaztandegitik adierazi digutenez, bisitak aurrez erreserbatu behar dira, eta edozein egunetan egin daitezke goizeko 11:00etan. Aranburutarrek, bi bisita mota eskeintzen dituzte. Lehenengo bisitan, bideoko irudien laguntzaz, artaldea nola antolatua duten eta gaztaren prozesua erakusten dute. Ondoren gazta egiteko tokia eta heltzeko kamara ikusten dituzte bisitariek. Dastaketarekin amaitzen dute. Bertan 4 gazta ezberdin eta 2 krema dastatzen dira txakoliñarekin. Sarrerak, 8 euro balio dute helduen kasuan eta 4 euro umeen kasuan.

Bigarren bisita motan, beste bisitako ekintzez gain, lehenagoko eran, eskuekin, gazta egiteko erakustaldia erakusten dute. Kasu honetan, gutxienez, sei pertsonako taldeak hartzen dituzte eta sarrera, 12 eurokoa da helduentzat eta 6 euro umeentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztaren sekretuak ezagutzeko aukera Idiazabalgo gaztandegietan