![Idiazabalgo 2030 Agendak lehen urratsaren emaitzak aurkeztuko dira](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/17/media/cortadas/78122878--1248x1442.jpg)
![Idiazabalgo 2030 Agendak lehen urratsaren emaitzak aurkeztuko dira](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/17/media/cortadas/78122878--1248x1442.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Jueves, 17 de noviembre 2022, 00:09
Datozen hilabeteetan, Idiazabalgo Udala gidari dela, herriko garapen jasangarriaren alde lan egiteko pauso garrantzitsuenetako bat emango da, eta modu honetara Idiazabalgo 2030 Agenda osatuko da.
2030 Agendak, Nazio Batuen Erakundeak adostutako arlo ezberdinetako 17 helburu jasotzen ditu. Idiazabalen abiatuko den prozesuan, helburu horiek lortzeko, herrian egingo diren ekarpenak zehaztuko dira.
Modu honetara, proiektuaren lehen fasean, gogoeta prozesu bat abiatu da globalizazioak dakartzan gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronken aurrean, herriaren egoera aztertzeko eta nora iritsi nahi den jakiteko. Azterketa hau egiteko, ezinbestekoa izan dute herritarren eta herriko eragileen partaidetza eta konpromisoa.
Herriko ikuspegi eta pertzepzio ezberdinak jaso, eta diagnostikoa osatzeko, Idiazabalgo herritarren sektore ezberdinekin elkarrizketak antolatu ditu Udalak iraila eta urrian zehar: Ongizatea, Adinekoak, Merkatariak, Industria, Landa-natura-Ingurumena, Kirola-Kultura-Euskara, Hezkuntza eta Udal langileak.
Herriaren azterketatik atera den argazkitik abiatuta, helburu jasangarriak lortze aldera, idiazabaldarrentzako ibilbide-orri komun bat eskaini nahi da, herriko eragile guztien adostasuna izango duena.
Hori dela eta, Idiazabalgo Udalak, datorren astelehenean, azaroak 21, 18:00etan udaletxeko areto nagusian diagnostikoaren emaitzak aurkeztu, 2030era begirako ikuspegia landu eta lan-ildo nagusiak zehazteko herri bilera bat antolatu du. Bilera honetan jasoko diren herritarren ekarpenak, «Idiazabalgo errealitatera egokitutako 2030erako plangintza osatzeko» beharrezkoak izango direla diote Udaletik.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren bueltan, Berdintasun Batzordeak antolatuta, larunbat honetan 'Evaren alabak' izeneko antzezlana izango da 19:00etatik aurrera, plazan. Obran, hiru egoera islatuko dira, hiru belaunalditatik, eta sarri hizpidera ekartzen ez diren gauzez hitz egin nahi da, ikusleengan harridura sortuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.