Borrar
Beheko bidean konpontze lanak. I.A.
Idiazabalgo 2030 Agendaren diagnostikoa osatzeko bilera irekia bihar

Idiazabalgo 2030 Agendaren diagnostikoa osatzeko bilera irekia bihar

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Martes, 25 de octubre 2022, 23:16

2030 Agendak, Nazio Batuen Erakundeak adostutako 17 helburu jasotzen ditu, arlo desberdinetakoak. Idiazabalen ere Idiazabalgo 2030 Agenda osatzeko prozesua abian da, helburu horiek lortzeko eta garapen jasangarriaren alde lan egiteko.

Herriko ikuspegi eta pertzepzio ezberdinak jaso, eta diagnostikoa osatzeko, irailean eta urrian zehar, herritarren sektore ezberdinekin elkarrizketak antolatu ditu Udalak: ongizatea, adinekoak, merkatariak, industria, landa, natura, ingurumena, kirola, kultura eta euskara.

Ikuspegi zabalago bat izateko helburuarekin, hezkuntzako eragileekin eta gazteekin bereziki, azken saio bat antolatu du Udalak bihar, 18:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Dena den, guztiz irekia da prozesua, eta bere ekarpena egin nahi duen herritar orok parte hartzeko aukera izango du, 667 205 109 telefono zenbakira deituz izena emateko edo informazio gehiago lor dezakete.

Beheko bidea itxita

Zubiondo parean, ur beltzen hodiak konpontzeko lanak hasi ziren atzo goizean. Lanak, gaur egunean zehar amaitzea aurreikusten da eta hauek amaitu bitartean, Kalbariora dihoan beheko bidea itxita egongo da Zigor aldetik.

Gaztagintza

Artzai Gazta eta Hazi fundazioak antolatuta, 'Fermentuen erabilera egokia gazta onduen ekoizpenean' izeneko tailerra eskainiko da gaur goizean Guraso Elkarteko aretoan. Tailer hau artzai, gaztagile, esnekigile eta gai honetan interesa duen edonori zuzenduta dago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idiazabalgo 2030 Agendaren diagnostikoa osatzeko bilera irekia bihar