IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Martes, 25 de octubre 2022, 23:16
2030 Agendak, Nazio Batuen Erakundeak adostutako 17 helburu jasotzen ditu, arlo desberdinetakoak. Idiazabalen ere Idiazabalgo 2030 Agenda osatzeko prozesua abian da, helburu horiek lortzeko eta garapen jasangarriaren alde lan egiteko.
Publicidad
Herriko ikuspegi eta pertzepzio ezberdinak jaso, eta diagnostikoa osatzeko, irailean eta urrian zehar, herritarren sektore ezberdinekin elkarrizketak antolatu ditu Udalak: ongizatea, adinekoak, merkatariak, industria, landa, natura, ingurumena, kirola, kultura eta euskara.
Ikuspegi zabalago bat izateko helburuarekin, hezkuntzako eragileekin eta gazteekin bereziki, azken saio bat antolatu du Udalak bihar, 18:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Dena den, guztiz irekia da prozesua, eta bere ekarpena egin nahi duen herritar orok parte hartzeko aukera izango du, 667 205 109 telefono zenbakira deituz izena emateko edo informazio gehiago lor dezakete.
Zubiondo parean, ur beltzen hodiak konpontzeko lanak hasi ziren atzo goizean. Lanak, gaur egunean zehar amaitzea aurreikusten da eta hauek amaitu bitartean, Kalbariora dihoan beheko bidea itxita egongo da Zigor aldetik.
Artzai Gazta eta Hazi fundazioak antolatuta, 'Fermentuen erabilera egokia gazta onduen ekoizpenean' izeneko tailerra eskainiko da gaur goizean Guraso Elkarteko aretoan. Tailer hau artzai, gaztagile, esnekigile eta gai honetan interesa duen edonori zuzenduta dago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.