![Idiazabal: Idiazabalgo erloju zaharra hobeto ezagutzeko aukera](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/27/media/cortadas/77480116--1248x1188.jpg)
![Idiazabal: Idiazabalgo erloju zaharra hobeto ezagutzeko aukera](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/27/media/cortadas/77480116--1248x1188.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
Idiazabal
Miércoles, 26 de octubre 2022, 22:50
Urtero, urrian zehar, Ondarearen Jardunaldiak ospa-tzen dira Europa osoan eta azken urteetan, Idiazabalen ere antolatzen dira ekitaldiak data horren harira. Aurtengoan, Pilarrenea indiano etxearen lorategian kokaturik dagoen Idiazabalgo kanpandorreko erloju zaharrean bisita irekia egingo da. Joxe Barriola herritarrak, erlojuan elizatik kendu zenetik hau gorde, zaindu eta berriz martxan jartzeaz arduratu zenak, ordulariaren historia kontatu, honen funtzionamendua azaldu eta ordu aldaketa egingo du, ordularia neguko ordutegira egokituz.
Erloju hau, elizako dorreko erlojua izan zen XIX. mendearen amaieran, Txomenarenea etxeko Jose Ramon Altolagirrek enkargua egin zion Ignazio Zubillaga Tolosako erlojugileari. Zenbait hamarkadaz elizaren gorenean egon eta gero, berri batengatik ordezkatu zenean erlojua, hainbat urtez jasota egon zen eta Joxe Mari Barriola idiazabaldarrak txukundu eta zaharberritu ondoren, Pilarreneako lorategian jarri zen orain urte batzuk, herritar guztiek ikus zezaten. Orain nola funtzionatzen duen jakiteko kuriositatea dutenek, zaintzailearen eskutik ezagutzeko aukera izango dute. Larunbateko bisita irekia, eguerdiko 12:30ean hasiko da lorategian bertan.
Pasa den astelehenean, urriak 24, Liburutegien eguna ospatu zen eta hori dela eta, Udalak liburuak erosi ahal izateko bonoen zozketa antolatu du. Parte hartzeko, hilaren 24tik azaroaren 4 bitarte liburutegian liburu bat maileguan hartzea nahikoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.