Borrar
Herri-bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zaio. I.A.
Idiazabal: Idiazabalgo herri-bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zaio
Idiazabal

Idiazabalgo herri-bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zaio

Behin-behineko proposamene urriaren 14a bitarte izango da ikusgai udaletxean

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Miércoles, 20 de julio 2022, 00:08

Idiazabalgo herri-bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zitzaion 2022ko ekainaren 30ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran, bozka guztiak alde zituela eta 2022ko uztailaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publikatu zen.

Inbentario hau 2017an Eguzki Ihintza Ingurumen Zerbitzuak SL enpresak osatu bazuen ere, orain arte ez zen batzordetik pasa, eta berez, ez da ofiziala izateko tramitazioa bukatu. Inbentarioa osatzeko kartografiaren azterketa, aintzinako testuen eta eskrituren aipamenak, eta testigantzen bilketa egin zen.

Idiazabalen, beste herrietan gertatzen den bezala, bideen titulartasunari, eskubideei, baliagarritasunari, ohiturei eta jurisprudentziari buruzko eztabaidak, arazoak eta auziak gertatzen dira, iritzi eta interpretazio desberdinen ondorioz.

Era berean, ekainaren 13ko 1372/1986ko Errege Dekretuak, Toki Erakundeen Ondasunen Araudiak onesten duenak, toki erakundeen ondasun eta eskubideen inbentario lanak egitera behartuta daudela adierazten du, hauen izaera edo eskuratze modua edozein izanda ere.

Era berean, jabegoari dagokionez, herri-bideak arautzea titulartasuna duen administrazioari dagokio, eta beraz, bide partikularren gainean eskuduntzarik ez duela ulertzen da.

Honi guztiari irtenbidea eman nahian, Idiazabalgo Udalak bere udalerriko 21 landa lurreko bide zein hauen adarren ikerketa egin eta udal eskumenekoak direnen inbentarioa osatzea erabaki zuen, eta orain, 2017an egindako lana tramitatu eta legeztatu nahi da.

Behin-behineko proposamena urriaren 14a bitarte izango da ikusgai udaletxean edonork dokumentua ikusi, aztertu eta, egokitzat joko balu, alegazioak egiteko. Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:00etara egongo da aukera horretarako. Hala ere, sakonago bideren bat aztertzeko hitzordua jartzea gomendatzen dute udaletik eta horretarako ezinbestekoa izango da aurretik ordua hartzea 667205109 telefonoaren bidez edo landa@idiazabal.eus helbidera idatziz

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idiazabalgo herri-bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zaio