Borrar
Iazko mugikortasun ibilbidearen irudi bat. IKER AIZPURUA
Idiazabal: Idiazabalgo Mugikortasun Astea ospatuko da igandetik aurrera
Idiazabal

Idiazabalgo Mugikortasun Astea ospatuko da igandetik aurrera

IKER AIZPURUA

Idiazabal.

Miércoles, 14 de septiembre 2022, 22:59

Datorren astean, Mugikortasun Astea ospatzen da Europa osoan, eta Idiazabalen ere, hirugarren urtez, ekimen honekin bat eginda egitarau propioa osatu da. Aurtengo leloa 'Konbinatu eta mugitu' da. Udaletik adierazi dute, ekimen honen bidez idiazabaldarrek dituzten mugikortasun jasangarriaren aukerak kaleratu nahi direla. Herritarrok ditugun ohituren aurrean hausnarketa bat egin eta garraio estrategia jasangarri baterako pausoak emateko helburua du kontzientziazio aste honek.

Lehengo ekitaldia, igande honetan, hilaren 18an ospatuko da. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, futbitoan hasita, Idiazabalen barrena, mugikortasun ibilbidea egingo da bizikletaz, patinetez edo oinez, norberak nahi bezala.

Irailaren 20an, asteartean, ikasturte honetako Izalbira ekimenari hasiera emango zaio. Urteroko moduan, adineko pertsonei zuzendutako ibilbide osasungarria egingo da konpainian. Parte hartu nahi duen edonork, plazara agertu beharko du goizeko 11:00etarako, eta asteartero izango da paseo honetan parte hartzeko aukera.

Azkenik, irailaren 21ean, asteazkenean, bide segurtasun ikastaroa izango dute Aita Iparragirre Herri Eskolako lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek. Mugikortasun asteko ekimenetan parte hartzen duten guztiek, opari bana jasoko dute.

Antzerkia

Bihar arratsaldean, 'Agirretarren bandera' antzerki obra antzeztuko da Idiazabalgo plazan. Antzerki honek, familia baten bizimodua kontatzen du, krisi garaian girotuta.

Emankizuna arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Ekida egitasmoak sortutako antzezlana da, eta udaletik kultur ekimenak antolatzeko egiten den dirulaguntzen deialdiaren laguntza jaso du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idiazabalgo Mugikortasun Astea ospatuko da igandetik aurrera