Borrar

Igarondo igerilekuak igande honetan itxiko ditu bere ateak

IKER AIZPURUA

idiazabal.

Viernes, 9 de septiembre 2022, 00:24

Igande honetan itxiko ditu bere ateak Igarondo igerilekuak. Ekainaren 17an zabaldu zen herriko piszina. Denera, 768 abonu txartel egin dira aurtengo denboraldian.

Azken bi urteetan pandemiaren eraginez igerilekuko aforoaren kontrola eramateko abonuetan hizkien sistema erabili zen, baina aurten ez da halakorik behar izan. Dena den, igerilekuaren espazioa zabaltzeko, aurten ere frontoi atzean dagoen skate parkean belar artifiziala jarri da, eta eremu hau ere igerilekuari gehitu zaio. Aurrekoez gain, aurten bankuak berritu dira eta eguzkitakoak ere jarri dira belar eremuan.

Ikuskapen teknikoa

Aurtengo Nekazal Makineriaren Ikuskapen Teknikoa, ITV deiturikoa, irailaren 21 eta 22an egingo da. Irailaren 21ean, asteazkena, Bere Naiako kamioien aparkalekuan ostegunean, irailaren 22an berriz, Urtsuaranen.

Puntu hauetan ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako zein inguruko herrietako baserritarrentzat ere izango da. Aurretiaz txanda hartu behar da Irungo IATra deituta, 943626300 telefonora.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igarondo igerilekuak igande honetan itxiko ditu bere ateak