Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskola. AIZPURUA

257 ikasleekin hasi du ikasturtea Aita Iparragirre eskolak

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Viernes, 16 de septiembre 2022, 23:23

Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolak aurreko astean eman zion hasiera ikasturteari. Lehen aldiz eskolan hasi direnak 14 ikasle dira.

Publicidad

Haur Hezkuntzan, 79 ikasle daude matrikulatuta. Iaz, 96 izan ziren. Lehen Hezkuntzan, 178 eskola ume egongo dira aurten, iazko kopuru berbera.

Guztira, 257 ikasle izango dira, beraz, Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolan ikasiko dutenak. Iazkoarekin alderatuta, 17 ikasle gutxiago. Ume hauei irakasten, 33 irakasle arituko dira.

Mugikortasun ibilbidea

Bihar, eguerdiko 12:00etan, futbitotik abiatuta, Mugikortasun Asteko ibilbidea egingo da herrian zehar. Txirrindu, patin edo patineteekin egin daiteke eta oparitxo bat jasoko dute parte hartzaileek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad