Borrar
Gaztelekuak, larunbatean zabaldu zituen berriz ateak. I.A.
Idiazabal: Ikasturte berriari ekin dio Idiazabalgo Gaztelekuak
Idiazabal

Ikasturte berriari ekin dio Idiazabalgo Gaztelekuak

Bihar gurasoei zuzenduriko bilera burutuko da

IKER AIZPURUA

Martes, 4 de octubre 2022, 00:11

Pasa den larunbatean, urriaren 1ean, berriro ere bere ateak zabaldu zituen Gaztelekuak. Zerbitzua, LH 6, DBH 1 eta DBH 2ko gaztetxoei zuzendurik dago eta Udaletxe Zaharreko 3.solairua izango da elkarlekua.

Idiazabalgo Udalaren Berdintasun sailak antolatzen du eta gazteentzako aisialdi hezitzailea eskaintzea du helburu eta horretarako gizarte hezitzaile bat izango dute gidari. Zerbitzua, larunbat eta igandeetan eskainiko da, 16:30etik 19:30ak bitartean.

Zerbitzuaren aurkezpena egiteko berriz, bihar, 18:30ean gurasoei zuzenduriko bilera bat burutuko da Gaztelekuan bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasturte berriari ekin dio Idiazabalgo Gaztelekuak