IKER AIZPURUA
Martes, 16 de agosto 2022, 23:59
Irailaren 11n izango den Axari Trail mendi lasterketak, 9. edizioa izango du aurtengoa. Mikel Garmendia zenaren omenez egiten den lasterketan, izen emateak zabalik jarraitzen du oraindik, baino dagoeneko ibilbide motzeko lasterketarako lekuak bete dira.
Publicidad
Guztira, 336 gizonezko eta 83 emakumezko dira izena eman dutenak. Gehiengo handi bat, 331, Gipuzkoarrak dira. Euskal Herriko gainontzeko lekuetatik, beste 40k eman dute izena eta Valentzia, Bartzelona, Girona, Avila, Zaragoza eta Pontevedratik etorritako lasterkariak ere elkartuko dira Idiazabalgo frogan.
Gogoratu 16 kilometro dituen lasterketako lekuak bete direla. 25,4 kilometroko proba luzerako, berriz, 31 dortsal libre daude oraindik. Izen ematea, www.kronoak.com webgunearen bidez egin daiteke.
Lasterketa, goizeko 9:30ean hasiko da Idiazabalgo plazatik eta ibilbidea amaitzen duten partaide guztiek bertako produktuekin osaturiko poltsa bat jasoko dute. Proba luzean 25 kilometro eta 1.550 metroko desnibelari aurre egin beharko diete partaideek helmugara iritsi baino lehen eta motzean berriz, 16 kilometro ditu eta 750 metroko desnibela. Biak ere intentsoak direla azpimarratu daiteke.
2021eko Axari Trail Txikian, Ait Chaou billabonarra ( (1:16:47)) et a Irati Larrañaga usurbildarra (1:33:28) izan ziren lehenak helmugaratzen. Gizonezkoen sailkapenean Amets Aramberri zestoarra (1:17:03) izan zen bigarrena eta hirugarrena, Jon Urteaga idiazabaldarra (1:19:51). Emakumezkoetan, Oiartzungo Larraitz Etxebeste (1:35:03) bgarren postuan sailkatu zen eta hirugarrenean, Janire Agirre ataundarrak (1:35:30).
Luzean aldiz, gizonezkoen artean Altzoko Iñaki Olano (2:07:37) eta Oihana Kortazar mutrikuarra nagusi izan ziren. Ibilbide luzean gizonezkoen bigarren postua Imanol Goñi natxituarrak lortu zuen (2:10:04), eta hirugarrena Irunberriko Xabier Zarranzek (2:10:37). Emakumezkoetan, Igorreko Onditz Iturbe, bigarrena izan zen (2:25:50) eta hirugarren postua Urrugneko Maud Combarieuk eraman zuen (2:47:52).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.