Borrar
Ioseba Eskudero izan zen lehena ibilbide luzean eta emakumezkoetan Andrea Garay. ARGAZKIAK I. AIZPURUA
Ioseba Eskudero eta Andrea Garay txapeldun Axari Trail lasterketan
Idiazabal

Ioseba Eskudero eta Andrea Garay txapeldun Axari Trail lasterketan

IKER AIZPURUA

Idiazabal

Lunes, 12 de septiembre 2022, 22:57

Goizean goizetik hasi zen mugimendua igande goizean Idiazabalen. Mikel Garmendia zenaren omenez egiten den Axari Trail mendi lasterketaren bederatzigarren edizioa ospatu zen. Bi lasterketa egin ziren. Ibilbide laburra, Axari Trail Txiki bezala ezagutzen dena, 16 kilometrokoa eta ibilbide luzea, lasterketa nagusia, berriz, 25 kilometrokoa.

400etik gora korrikalarik hasi zuten lasterketa goizeko 9:30ean. Nabarmentzeko da izena emandakoen artean ia 70 partehartzaile Idiazabal bertakoak zirela. Lasterketa mota honekiko, afizioa haziz doa herrian.

Idiazabalgo mendietan zehar lasterka aritu ondoren, 10:46ean Iritsi zen Gaizka Lasa legorretarra plazan jarritako helmugara. Bera izan zen lasterketa laburreko garailea. Emakumezkoetan, 10:51ean berriz, Iraia Mendia lazkaotarrak gurutzatu zuen helmuga eta bera izan zen ibilbide laburreko azkarrena.

Ibilbide luzeari dagokionez, Ioseba Eskudero herritarrak jantzi zuen aurtengo txapela. 2:20:04-ko denborarekin lortu zuen trailaren ibilbide osoa osatzea. Podiumeko bigarrena ere idiazabaldarra izan zen, Sergio Serrano hain zuzen ere. Emakumezkoetan, Andrea Garay gasteiztarra izan zen garaile, 2:42:31-ko denboran osatuaz ibilbidea.

Guztiaren gainetik, eguraldia lagun zela, giro ederrean igaro zen lasterketan, eta baita ere honen ondoren, Zelaako kiroldegian antolatzaile eta korrikalariek egin zuten bazkarian. Partehartzaile guztiak, gustura joan ziren etxera, antolakuntzak banaturiko bertako produktuen saskia eskuartean zutela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ioseba Eskudero eta Andrea Garay txapeldun Axari Trail lasterketan