Iparra eta Eduardoren omenezko ekitaldiak bihartik aurrera

IKER AIZPURUA

idiazabal.

Martes, 15 de noviembre 2022, 00:09

Urtegarai honetan egiten duen modura, Kimu kultur elkarteak antolatuta, Iparra eta Eduardo omentzeko ekitaldiak egingo dira aste honetan. Ekitaldiak bihar hasiko dira. Iratxe Sorzabalek jasandako torturen inguruko 'Bi arnas' izeneko dokumentala eskainiko dute 18:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Ostegunean, bertso-poteoa antolatu dute 19:00etan; hasiera, Odei tabernan emango zaio.

Publicidad

Larunbatean, azaroak 19, eguerdiko 13:00etan, ekitaldiak egingo dira Zigor auzoan jarrita dauden hilarrietan. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera mus txapelketa egingo da Igarondo pilotalekuan. Parte hartu nahi dutenek, 15:00etatik aurrera eman beharko dute izena bertan eta txapelketari 15:30ean emango zaio hasiera. Lau errege, hiru ustel eta sei hamarrekotara jokatuko dute eta bikoteko, hogei euro ordaindu beharko dituzte.

Oroimen ekitaldiei amaiera emateko, igandean, Atxurbin dagoen monolitora irteera egingo da eta ondoren, bazkaria Arretxe elkartean, 14:30etik aurrera. Oinez igoko direnentzat irteera 9:00etan izango da eta kotxez igoko direnentzat 10:00etan. Bi kasuetan, plazan elkartuko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad