Borrar
2019ko baserritar eguneko irudi bat. AIZPURUA
Idiazabal: Izal Baik oharra kaleratu du Baserritar Egunaren harira
Idiazabal

Izal Baik oharra kaleratu du Baserritar Egunaren harira

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Sábado, 8 de octubre 2022, 00:15

Izal Baik 'Mamia behar, gazta izango bada' izenburua duen oharra zabaldu du. Oharrean dioenez, «bihar Idiazabalen Baserritarren Eguna eta Artzai Gazta elkartearen hego Euskal Herriko finala izango dira. Ospakizunerako egun borobila gaztari izena ematen dion herrian. Izena eman bazion, izana ere bazuelako zen, eta izana gaur egun ere badu (nahiz eta bakarren batzuek hori ere ukatu nahi izaten duten). Baina etorkizunean ere izateko lan etengabea egin beharko dugu, eta ez bakarrik artzantzan eta gaztagintzan, baizik eta abeltzantzan eta nekazaritzan orokorrean».

Adierazi dutenez, «horretarako jarri genuen martxan 'Gaztaren Mamia' proiektua, horren barruan hasi ginen Baserritarren Eguna ospatzen 2012an, Idiazabalek baserritarren jarduna behar beharrezkoa duela konbentzituta, eta herritarrak konbentzitzeko asmoz. Baserritarren jarduna ikusarazi, zabalkundea eman eta bere egunerokoan aktiboki laguntzen hasi ginen. Elkarrekin jardun genuen. Baserritarrak eta udala eskutik emanda joan ginen pausoak ematen, bestela ez zuen zentzurik. Elkarlan horrek fruitu tangibleak eman zituen, inguruko eta ez hain inguruko herrien interesa pizteraino, erosketa bateratuak, ITV zerbitzuak, pabilioi kolektiboa, belar mozketa zerbitzu kolektiboa... eta horrek ilusioa ekarri zien baserritarrei, giro ona, elkarlana eta beraien arteko kohesioa eraginez».

Haien iritziz, «bada hori dena gainbehera doa, tristuraz ikusten dugu nola udalaren eskuhartze zuzenaren erruz baserritarren kohesioa, ilusioa eta lehengo elkarlana ez dagoen bere momentu hoberenean, nahiz eta Baserritarren elkartean ez duten etsi! (Eta ez etsi!). Hainbat baserritarrekin izan ditugun elkarrizketetan nabaritzen ditugu, haserrea, etsipena, eta tristura. Nahi eta ezina».

Hautesle elkarteak kritikatu du baita ere Izal Baik: «hau udalean hartzen diren erabakien eta egiten diren (edo egiten ez diren) gauzen ondorioa da. Eta arduradun zuzena dute. Mamia behar, gazta izango bada, eta hori ez dezagula ahaztu; baserritarren jarduna behar dugu gure ingurua gustatzen zaigun bezalakoa izateko, Axari Trail ez dadin Otadi Trail bihurtu, eta gure herriaren izanak izenari eutsi diezaion, adibidez. Gora gure baserritarrak!».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izal Baik oharra kaleratu du Baserritar Egunaren harira