Plazaola guraso elkartera gerturatuko da ostegunean bere ikuskizun berriarekin
Idiazabal

Jon Plazaolak 'Tu-Tum Platz!' umore ikuskizuna eskainiko du Idiazabalen

Kimu Elkarteak antolatuta, aktorea bere bakarrizketarekin izango da ostegunean, Guraso Elkartean, 19:30ean.

Viernes, 8 de noviembre 2024, 18:09

Jon Plazaola euskal aktore eta umoregileak umorezko ikuskizun berri bat aurkeztuko du datorren astean. 'Tu-Tum Platz!' Guraso Elkarteko aretora iritsiko da, eta bertan ikusleak barrez lehertzea du helburu Plazaolak, barrea eta bere esperientzia uztartuz. Ekitaldia ostegunean, hilak 14, 19.30etan, eskainiko du, Kimu Elkarteak antolatuta.

Publicidad

23 urte igaro dira Plazaolak lehen aldiz stand up-a egin zuenetik, eta orain formatu horretara itzuliko da. Bere hitzetan, 'jakintsuago eta makurrago' dator oraingoan. Ordubeteko bakarrizketa honetan, Plazaolak bere umore garratz eta bizia gerturatuko die bertaratzen direnei, barre-algarak ziurtatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad