Idiazabal
Jose Inazio Insausti txapeldun eskualdeko ehiza txiki txapelketanSecciones
Servicios
Destacamos
Idiazabal
Jose Inazio Insausti txapeldun eskualdeko ehiza txiki txapelketanPasa den irailaren 29an ospatu zen 2024ko eskualdeko ehiza txiki txapelketa Santa Cruz del Fierro-ko 'El Castillo' ehiza-barrutian. Aurtengo ekitaldia Idiazabalgo Otsoa elkarteak antolatu zuen, eta bertan eskualdeko sei elkarteetako 26 ehiztarik parte hartu zuten, aurrez egindako txapelketetan sailkapena lortu ondoren.
Txapelduna Jose Inazio Insausti izan zen, Segurako Txoritegi elkartekoa. Bigarren postua Igor Larrea (Txoritegi) ehiztariak lortu zuen, eta hirugarren postuan, Zaldibiko Gaztelu elkarteko Jon Aiestaran sailkatu zen.
Beteranoen kategorianberriz, irabazlea Roman Imaz izan zen, Azari elkartekoa, eta gazteen kategorian, Zegamako Karraztarro elkarteko Ander Ormazabal nagusitu zen. Elkarteen arteko txapelketan berriz, irabazlea Txoritegi izan zen.
Aipatutako irabazleez gain, beteranoen bigarren sailkatua Otsoa elkarteko Joxe Mari Aranburu izan zen, eta gazteen kategorian bigarren, Otsoa elkarteko Eneko Oliveira. Bi ehiztari hauek urriaren 6an 'El Castillo' barrutian egingo den Gipuzkoako Ehiza Txiki txapelketan parte hartuko dute. Antolatzaileek parte hartzaile guztiak zoriondu nahi izan zituen haien mailagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.