Borrar
Urgente 20 heridos en un atropello en Múnich
Urrestarazu idiazabaldarra podiumaren gorenean Igantziko proban. I.A.
Idiazabal: Josu Urrestarazu Mendi Duatloian punta puntan Igantzin irabazita
Idiazabal

Josu Urrestarazu Mendi Duatloian punta puntan Igantzin irabazita

Axari Trail eta Behobia-Donostia probak jarri ditu helburutzat aurtengo denboraldian kirolari idiazabaldarrak

IKER AIZPURUA

Miércoles, 7 de septiembre 2022, 00:05

Gogor hasi du ikasturtea Josu Urrestarazu kirolari idiazabaldarrak. Asteburu honetan hasi da Euskal Herriko mendi duatloi denboraldia. Nafarroako Igantzi herrian egin zen lehenbiziko proba. Korrika eta mendi bizikletak osatzen dute duatloia. Guztira, 12 lasterketa izango ditu kopak eta azaroaren 26an bukatuko da Beasainen.

Urrestarazuk Igantziko proban parte hartu zuen igandean eta 1:44:16ko denborarekin ibilbidea egitea lortu zuen. Igantziko frogan fuerte hasi zen korrikako aurreneko zatian eta aurkariekiko denbora asko irabaztea lortu zuen. Ondoren, denbora hau, mendi bizikletarako baliatu zuen, jeitsierak lasai baino sendo eginez. Idiazabaldarrak mendi duatloi txapelketari buruz adierazi du espererientziak erakutsi diola bere esku ez dauden faktore asko hartu behar direla kontuan proba hauetan: « Ni indartsuena izan naiteke, baino ikusi dudana da garaipenetik edo podiumetik kanpo geratzeko aukera haundiak izan ditzazkedala. Trantsizioetako denbora, trebetasuna, katea puskatzeko aukera eta abar luze bat kontuan hartu behar dira». Igandeko proban, aldeko izan zituen faktore guztiak eta lehena izan zen helmuga gurutzatzen.

«Aurtengo denboraldian, Axari Trail eta Behobia Donostia jarri dizkiot helburutzat nire buruari. Froga hauetan, nire esku baitadue erritmoa, elikadura...» dio idiazabaldarrak. Hori dela eta, mendi duatloiak, zeharkako helburutzat jarri ditu. Dena den, duatloiko probetan ere parte hartzen jarraituko du, ikaragarri gustatzen baitzaio froga hauetan bizi den giroa: «mendi duatloiko zirkuituan arnasten den giro ona ez dut beste inongo lehiaketatan ezagutu», adierazi digu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Josu Urrestarazu Mendi Duatloian punta puntan Igantzin irabazita