IKER AIZPURUA
Miércoles, 7 de septiembre 2022, 00:05
Gogor hasi du ikasturtea Josu Urrestarazu kirolari idiazabaldarrak. Asteburu honetan hasi da Euskal Herriko mendi duatloi denboraldia. Nafarroako Igantzi herrian egin zen lehenbiziko proba. Korrika eta mendi bizikletak osatzen dute duatloia. Guztira, 12 lasterketa izango ditu kopak eta azaroaren 26an bukatuko da Beasainen.
Publicidad
Urrestarazuk Igantziko proban parte hartu zuen igandean eta 1:44:16ko denborarekin ibilbidea egitea lortu zuen. Igantziko frogan fuerte hasi zen korrikako aurreneko zatian eta aurkariekiko denbora asko irabaztea lortu zuen. Ondoren, denbora hau, mendi bizikletarako baliatu zuen, jeitsierak lasai baino sendo eginez. Idiazabaldarrak mendi duatloi txapelketari buruz adierazi du espererientziak erakutsi diola bere esku ez dauden faktore asko hartu behar direla kontuan proba hauetan: « Ni indartsuena izan naiteke, baino ikusi dudana da garaipenetik edo podiumetik kanpo geratzeko aukera haundiak izan ditzazkedala. Trantsizioetako denbora, trebetasuna, katea puskatzeko aukera eta abar luze bat kontuan hartu behar dira». Igandeko proban, aldeko izan zituen faktore guztiak eta lehena izan zen helmuga gurutzatzen.
«Aurtengo denboraldian, Axari Trail eta Behobia Donostia jarri dizkiot helburutzat nire buruari. Froga hauetan, nire esku baitadue erritmoa, elikadura...» dio idiazabaldarrak. Hori dela eta, mendi duatloiak, zeharkako helburutzat jarri ditu. Dena den, duatloiko probetan ere parte hartzen jarraituko du, ikaragarri gustatzen baitzaio froga hauetan bizi den giroa: «mendi duatloiko zirkuituan arnasten den giro ona ez dut beste inongo lehiaketatan ezagutu», adierazi digu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.