IKER AIZPURUA
Idiazabal
Martes, 9 de agosto 2022
Josu Urrestarazu idiazabaldarrak, Faltzezeko Pilon Trail Acofalces lasterketan parte hartu zuen igandean. Lasterketako hirugarren postua eskuratu zuen1:15:40ko denborarekin, eta, Jesus Mari Alegria eta Aimar Azpiroz nafarren atzetik podiumean sartzea lortu zuen.
Publicidad
Ekainaren amaieratik, Euskal Herriko txoko ezberdinetako mendi lasterketak egiten dihardu Urrestarazuk, irailean jokatuko den Axari Trail lasterketari begira prestaketa modura.
Ekainaren 26an izan zuen lehenbizikoa. Etxarri Aranatzeko Triku Trailean, seigarren postua eskuratu zuen. Hortik bi astera, uztailaren 10ean, Santamañako igoera egin zuen Asteasun eta laugarren lasterkaria izan zen helmugako lerroa zeharkatzen. Astebete geroago, uztailaren 16an, Aztiriako mendi lasterketan parte hartu zuen, baina zorte txarra izan zuen. Lehenbiziko postuan zihoan Martin Diez segurarrarekin batera, baina orkatilan bihurritu bat egin eta, lasterketa utzi behar izan zuen.
Igande honetan, abuztuak 14, Ipar Euskal Herrian izango du zita. Azkainen ospatzen den Larrungo igoerara joatekoa baita Urrestarazu.
Axari Traila pasa eta gero, udazkenean, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua lehiatzeko asmoa du, eta baita, urteroko moduan, azaroaren 13an ospatuko den Behobia Donostia entzutetsuan parte hartzeko asmoa ere. Zorte on eta zorionak!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.