Urgente Al menos diez muertos en un tiroteo en un colegio para adultos de Suecia

Idiazabal

Kirola nagusi festetako lehen asteburuan

San Blas jaiak.Makalak taldearen garaipena izan zen larunbateko kirol apustu parekatuan eta igandean 750 parte-hartzaile bildu zituen Herri Krosaren 44. edizioak

Lunes, 27 de enero 2025, 20:11

Asteburuko bi kirol ekitaldi nagusiek festa giroa eta ikusmin handia sortu zuten herrian. Nahiz eta jaien hasiera ofiziala ostiralean izango den, herritarren eta bisitarien gogoa nabaria da, eta asteburuan argi geratu zen. Alde batetik, larunbat arratsaldean jokatutako kirol apustuak Igarondo pilotalekua lepo bete zuen, eta bestetik, igande goizean burututako 44. Herri Krosak, ohikoa moduan, parte-hartze eta emozio handia eskaini zituen.

Publicidad

Larunbatean Igarondo pilotalekuan herriko kirol apustu ikusgarria izan zen Makalak taldearen eta Legazpiko Lakiola taldeko kideen artean. Saioak ordubete inguru iraun zuen, eta berdintasuna izan zen nagusi hasieratik bukaerara. Ingudea, harri-jasotzea, txingak, zaku-eramatea, trontza, giza-proba, lasto-altxatzea, aizkora eta koxkol-biltzea izan ziren burututako ariketak. Proba guztiak lau aldiz segidan egin zituzten taldeek, zirkuitu modura antolatuta, eta azkenik, sokatira saioak borobildu zuen jardunaldia.

Lasterketa estu baten ostean, Makalak talde idiazabaldarra izan zen garaile, minutu eta bost segundoko aldearekin, ikusleen txalo zaparrada artean. Kirol eta herri kulturaren uztarketa izan zen arratsaldeko protagonista, eta ikusleek gozatu ederra hartu zuten.

Herri kirol apustuak eta herri krosak ehundaka bizilagun eta bisitari bildu zituzten asteburuan herrian

Igande goizean, 44. Herri Krosak kirolzale eta parte-hartzaile ugari bildu zituen Idiazabalen. Guztira, 750 dortsal banatu ziren, horietatik 215 emakumezkoenak, eta ohiko sei mailatan banatu ziren korrikalariak. 10;45e:an benjamin, kimu eta gazteen txanda izan zen, eta 12;00etan kadete, heldu eta beteranoen lasterketari eman zitzaion hasiera.

Ismail Chkhichekh-ek eta Diana Vecillasek eraman zituzten gizonezkoen eta emakumezkoen txapelak, hurrenez hurren. Chkhichekhek 10.245 metroko zirkuitua 32 minutu eta 4 segundotan osatu zuen, eta Vecillasek, berriz, 38 minutu eta 22 segundotan gelditu zuen erlojua.

Publicidad

Aurtengo edizioan, gizonezkoen eta emakumezkoen errekorrak hobetzeko saiakerak egin diren arren, ez da lortu 2020ko Urko Herranen (30:53) eta 2022ko Mari Ordoñezen (37:23) markak ontzea. Hala ere, parte-hartze handiak eta ikusleek sortutako giroak beste behin ere erakutsi dute Idiazabalgo Herri Krosa egutegiko ekitaldi azpimarragarrienetako bat dela, urtea zein jaiak hasteko aukera ezin hobea eskainiz herritar eta bisitariei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad