Borrar
Jon Aranburu idiazabaldarra txapelketaren une batean. I.A.
Idiazabal: Kulturismo naturaleko Espainiako txapelketan emaitza onak lortu ditu Jon Aranburuk
Idiazabal

Kulturismo naturaleko Espainiako txapelketan emaitza onak lortu ditu Jon Aranburuk

Cordoban ospatuko den mundu txapelketarako txartelak eskuratu ditu lehiatutako bi mailatan

IKER AIZPURUA

Idiazabal

Miércoles, 19 de octubre 2022

Jon Aranburu Gonzalez idiazabaldarra, Valentzian izan da kulturismo naturalean lehiatzen asteburu honetan. Bi mailatan parte hartu du. Alde batetik, Men Fitness eta bestetik Men Phisique mailan. Larunbat arratsaldean izan zen lehen proba, Men Fitness mailan. Aranburuk, leheneko postua lortu zuen txapelketa honetan.

Igande goizean berriz, Men Phisique mailan parte hartu zuen eta hemen, bosgarren egin zuen. Emaitza hauei esker, Cordoban ospatuko den munduko txapelketarako txartelak eskuratu ditu bi mailatan. Zorionak Jon!

Lan eskaintza

Enplegu sustapenerako programaren bidez, peoi baten aldi baterako kontratazioa egingo du Idiazabalgo Udalak. Informazio gehiagorako zein izena emateko, https://labur.eus/peoiaidiazabal helbidean egin beharko da.

Kabia

Kabia, haurrentzako guneak, bere ateak zabalduko ditu berriro ere eta hori ospatzeko, arratsaldeko 17:30ean, 'Ipuinak puzten' ipuin kontaketa izango da bertan, Elssie Xalbador eta Keko Salvadorren eskutik. 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduriko gune honetan izena ematen duten haurrek guraso edo heldu baten laguntza izan beharko dute bertaratzeko.

Izen ematea, gaur, Kabian bertan, online edo liburutegian izango da, ohiko ordutegian.

Sarrera irteerak txartel elektroniko bidez egingo dira. Ondorioz, erabiltzaileak txartelik izango ez balu 5 euro ordaindu beharko ditu. Horrela balitz, izen emate orrian zehaztu beharko da.

Txokoa, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara izango da zabalik eta larunbata, igande eta jai egunetan, 11:00etatik 13:00etara izango da goizen eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara egongo da erabilgarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kulturismo naturaleko Espainiako txapelketan emaitza onak lortu ditu Jon Aranburuk