IKER AIZPURUA
Idiazabal
Miércoles, 19 de octubre 2022
Jon Aranburu Gonzalez idiazabaldarra, Valentzian izan da kulturismo naturalean lehiatzen asteburu honetan. Bi mailatan parte hartu du. Alde batetik, Men Fitness eta bestetik Men Phisique mailan. Larunbat arratsaldean izan zen lehen proba, Men Fitness mailan. Aranburuk, leheneko postua lortu zuen txapelketa honetan.
Publicidad
Igande goizean berriz, Men Phisique mailan parte hartu zuen eta hemen, bosgarren egin zuen. Emaitza hauei esker, Cordoban ospatuko den munduko txapelketarako txartelak eskuratu ditu bi mailatan. Zorionak Jon!
Enplegu sustapenerako programaren bidez, peoi baten aldi baterako kontratazioa egingo du Idiazabalgo Udalak. Informazio gehiagorako zein izena emateko, https://labur.eus/peoiaidiazabal helbidean egin beharko da.
Kabia, haurrentzako guneak, bere ateak zabalduko ditu berriro ere eta hori ospatzeko, arratsaldeko 17:30ean, 'Ipuinak puzten' ipuin kontaketa izango da bertan, Elssie Xalbador eta Keko Salvadorren eskutik. 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduriko gune honetan izena ematen duten haurrek guraso edo heldu baten laguntza izan beharko dute bertaratzeko.
Izen ematea, gaur, Kabian bertan, online edo liburutegian izango da, ohiko ordutegian.
Sarrera irteerak txartel elektroniko bidez egingo dira. Ondorioz, erabiltzaileak txartelik izango ez balu 5 euro ordaindu beharko ditu. Horrela balitz, izen emate orrian zehaztu beharko da.
Publicidad
Txokoa, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara izango da zabalik eta larunbata, igande eta jai egunetan, 11:00etatik 13:00etara izango da goizen eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara egongo da erabilgarri.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.