Borrar
Guraso elkarteko aretoan pasa zuten gaua. IKER AIZPURUA
Lasarte-Oriako gaztetxoen udaleku ibiltaria, Idiazabalen

Lasarte-Oriako gaztetxoen udaleku ibiltaria, Idiazabalen

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Jueves, 7 de julio 2022, 00:08

Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkarteak udako kanpaldiak antolatzen ditu Euskal Herrian zehar. Aurtengoan, Araba eta Gipuzkoan barrena ibiliko dira uztailaren 4tik 14ra bitartean, kanpaldi ibiltari zirkular bat eginez.

Astearte eguerdian 12 eta 14 urte bitarteko Lasarteko 25 gaztetxo eta hezitzaile iritsi ziren Idiazabala. Arratsaldean, herria bisitatu eta gero, gaua Guraso Elkarteko aretoan pasa eta gero, atzo goizean hartu zuten Arabarako bidea.

Uztailaren 12an, berriz itzuliko dira Idiazabala. Berriz, gaua Idiazabalen pasa eta gero, uztailaren 13 goizean, Lasarte-Oriarako bideari ekingo diote.

Lapurreta Pilarrenean

Pilarreneako Eguneko Zentrotik jakinarazi dute pasa den astelehenetik, erabiltzaileak garraiatzeko erabiltzen duten gurpildun aulkia desagertu dela. Eguneko zentroaren beheko solairuan izaten dute aulkia. Norbaitek topatuko balu, bere lekura itzultzea eskertuko lukete.

Pilota

Pasa den astean hasi zen Idiazabalgo 6. Esku Pilota Txapelketak jarraipena izango du gaur eta bihar. Gaurkoan, arratsaldeko 19:00etan hasita Ituarte eta Petitek, Lara eta Albeniz izango dituzte aurkari. Ongoren Amundarain eta Lizeaga I.ak Rekalde eta Gabirondoren kontra jokatuko dute.

Futbola

Asteartean, Donosti Cup txapelketako 8 partida gehiago jokatu ziren Arizkorretako futbol zelaian. Emaitzarik aipagarriena, Benfica eta Salesianos Guadalajara taldeen arteko partidan eman zen. Portugaldarrentzako izan zen garaipena, 19 eta 0 mendean hartu eta gero talde espainiarra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lasarte-Oriako gaztetxoen udaleku ibiltaria, Idiazabalen