Idiazabal

Lehen mailako esku pilota partidak jokatuko dira otsailaren 1ean Igarondon

J. Z.

idiazabal.

Viernes, 17 de enero 2025, 20:10

Datorren otsailaren 1ean, larunbata, Igarondo pilotalekuan esku pilota zaleek bi partidu garrantzitsuz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 17:00etan hasiko den saioan, lehenik eta behin, B. Serie Liga partiduak jokatuko dira, eta horren ondoren, LEPM Ligako partiduak jokatuko dira.

Publicidad

B. Serie Liga partiduaren protagonistak, Darío-Gabirondo eta Senar-Eskiroz bikoteak izango dira.

Horrez gain, LEPM Liga z gozatzeko aukera ere izango da egun horretan. Elordi-Zabaleta eta Laso-Iztueta bikoteek, erakustaldia emango dute Igarondon, eta norgehiagoka beraien trebezia eta indarra erakusteko 'plaza' izango da.

Aurresalmentan sarrerak eskuratu ez zituztenentzat, partidu egunean bertan, sarrerak eskuragarri egongo dira txartel leihatilan, 16:00etatik aurrera.

Internet bidez ere sarrerak erosi daitezke, www.entrada, fronton.com webgunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad