![Lilaldia ekintzaz gainezka dator laugarren urteari indarrez ekiteko](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/28/92122053--1200x840.jpg)
Idiazabal
Lilaldia ekintzaz gainezka dator laugarren urteari indarrez ekitekoSecciones
Servicios
Destacamos
Idiazabal
Lilaldia ekintzaz gainezka dator laugarren urteari indarrez ekitekoAurten IV. urtez, Lilaldia antolatuko da Idiazabalen, berdintasun planarekin bat eginez, martxoan zehar ekintza ezberdinak antolatzeko asmoz. Beste behin, adin guztiei zuzendutako ekintzez osatu da kartela. Antzolatzaileek aipatu nahi izan dute herriko talde nahiz eragile ezberdinekin osatutako plana dela, eta beraien prestutasuna ezinbestekoa izan dela prozesu guztian zehar.
Lehendabiziko ekintza ziklikotasunaren tailerra izango da, Lehen Hezkuntzako 5.mailako neskei eta hauen amei zuzendua dagoena. «Inoiz edo gutxitan behintzat, eman diogu garrantzia esperientzia honi. Tailer honen helburua ziklikotasunak dituen fase bakoitzeko ñabardurak ezagutzea da. Baita amek transmititzen duten ezagutza indartzea, alabetan sortu ahal diren kezka eta zalantzei bidea ematea», azaltzen dute antolatzaileek. Martxoaren 1ean izango da tailerra, Pilarreneako ganbaran 18:00etatik aurrera (aurrez izena eman behar da).
Martxoaren 5ean ipuin kontalaria izango da, arratsaldeko 17:30ean udaletxean. Ana Apika izango da kontalaria eta 'Rol jokoa' izango da hautatutako ipuina. Bertan, erantzukidetasuna, etxeko lanen banaketa, etab. jorratzen dira. 5 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako ekintza izango da.
Martxoaren 8an, goizean zehar eskolako haurrek horma-irudia egingo dute, berdintasuna hitza oinarri hartuta. 17:00etan Adin-etxe jubilatu elkartean txokolatada izango dute bazkide diren emakumeek. 18:30ean elkarteratzea egingo da herriko plazan Aizan talde feministak deituta. Jarraian Axari dantza taldeak gidatuta, dantza emanaldia eskainiko da. 19:15ean poteo musikatua egingo da herrian zehar eta 21:00etan afaria eskainiko da Elizalde elkartean (tiketak Guztan egongo dira salgai, 20 eurotan).
Martxoaren 10ean gaztelekuko gazteek berdintasun ihes-gelan parte hartzeko aukera izango dute. Martxoaren 11n irakurketa taldean Karmele Jaioaren 'Maitasun kapitalak' libururen inguruko lanketa egingo dute (19:15).
Martxoaren 12an, arratsaldeko 18:00etan Kontziliazioaren inguruko hitzaldia izango dugu. Hizlaria Irati Aizpurua Alkezar abokatua izango da, eta 2 urtetik gorako umeentzako zaintza zerbitzua eskainiko da (aurrez eskaera egin behar da).
Ekintzekin amaitzeko, martxoaren 15ean 'ZtandaP' antzezlana izango dugu, 19:00etan guraso elkartean. Sarrerak liburutegian eskainiko dira martxoaren 4tik aurrera (5 euro). Martxoan zehar ere, Apal Morea ezarriko da liburutegian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.