Borrar
Oriolatza inguruan lurperatu zuten Urbizu. I.A.
Martin Urbizuren gorpuak agertu gabe jarraitzen du 86 urte pasa ondoren

Martin Urbizuren gorpuak agertu gabe jarraitzen du 86 urte pasa ondoren

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Domingo, 7 de agosto 2022, 00:02

Martin Urbizu Otaño, 'Martin Handi' ezizenez ezaguna zena, Urtsuarango Otaditxoeta baserrian jaio zen 1876 urtean. Zegamako Ariztierdi baserrira ezkondu zen. Bederatzi seme-alaba izan zituen eta artzaina zen lanbidez.

Gaur 86 urte, 1936ko abuztuaren 7an, gerra betean, Martin Urbizu Otzaurte aldeko soro batean lanean zebilela, bi auto geratu omen ziren bere parean. Urbizurekin hitz batzuk egin, kotxean sartu eta Altsasuko kaputxinoen komentura eraman zuten. Komentutik ateratakoan atzera Etzegarate aldera eraman zuten urtsuarandarra. Segidan Oriolatzan edo errebuelta txikia izenez ezaguna den inguruetan fusilatu zuten Martin Urbizu gaurko egunez.

Martin Handiren gorpua zegoen bezala bertan utzi zuten. Egun batzuk geroago, Utsuarango apaizak eta auzotar batzuek izara zurian bildu eta lizar arbola batzuen azpian lur eman zioten errebuelta txikiko inguruetan.

Martinen semeak, Josek, gertatutakoaren berri izatean, aitaren bila abiatu zen Etzegarate aldera bizikleta hartuta abuztuaren 12an. Nazionalekin topo egin zuen. Horiek aita non zegoen bazekitela esan eta kotxean sartu zuten eta bertan hil zuten tirokatuta. Ondoren Joseren gorpua Urbasako 25 metroko sakoneradun zulora bota zuten. Bertan egon zen gorpua orain urte gutxi Aranzadi elkarteak atera eta identifikatu zuen arte.

86 urte geroago, Martinen gorpuak agertu gabe jarraitzen du Etzegarateko errebuelta txikiko inguruetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martin Urbizuren gorpuak agertu gabe jarraitzen du 86 urte pasa ondoren