![Idiazabal: Mendi bizikleten zirkuito eraberritua prest dago](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/10/media/cortadas/77905325-U30953721244VED-U1806589747487zG-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Idiazabal: Mendi bizikleten zirkuito eraberritua prest dago](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/10/media/cortadas/77905325-U30953721244VED-U1806589747487zG-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
Jueves, 10 de noviembre 2022, 09:12
Idiazabalgo Pump Track berria inauguratuko da larunbatean. Pilarrenea atzeko pasealekuan dago kokatuta pista hau. Inauguratzeko, bizikleta festa bat antolatu dute Udalak eta herriko zaletuen taldeak. Zirkuitoa, era bat eraberritu eta egokitu dute lan hauetan espezializatutako Oreinbike enpresaren eskutik. Aurreko pista erabat berreginda, kirol jarduera honetara egokituz, pista luzatuz eta malda berriak eginez.
Irekiera berriaren hitzordua, larunbatean, arratsaldeko 15:30etatik aurrera egingo da. Zirkuito berriaren aurkezpena eta erakustaldia egingo dira lehenik. Ondoren, 16:30etatik aurrera, zirkuitoaren erabilera egokirako ikastaro bat antolatu da Idiazabalgo mendi bizikleta zaletuen taldearen eskutik. Udalak, herritar guztiei, zirkuitu berria ezagutzeko gonbitea luzatu die.
Errigora, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osaturiko saskiak eskatzeko azken eguna gaurkoa da. Proiektu honen bitartez, saski hauen boliaren %25a, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratzen da. Nahi duenak, Izpar dendan egin beharko du eskaera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.