IKER AIZPURUA
Jueves, 10 de noviembre 2022, 09:12
Idiazabalgo Pump Track berria inauguratuko da larunbatean. Pilarrenea atzeko pasealekuan dago kokatuta pista hau. Inauguratzeko, bizikleta festa bat antolatu dute Udalak eta herriko zaletuen taldeak. Zirkuitoa, era bat eraberritu eta egokitu dute lan hauetan espezializatutako Oreinbike enpresaren eskutik. Aurreko pista erabat berreginda, kirol jarduera honetara egokituz, pista luzatuz eta malda berriak eginez.
Publicidad
Irekiera berriaren hitzordua, larunbatean, arratsaldeko 15:30etatik aurrera egingo da. Zirkuito berriaren aurkezpena eta erakustaldia egingo dira lehenik. Ondoren, 16:30etatik aurrera, zirkuitoaren erabilera egokirako ikastaro bat antolatu da Idiazabalgo mendi bizikleta zaletuen taldearen eskutik. Udalak, herritar guztiei, zirkuitu berria ezagutzeko gonbitea luzatu die.
Errigora, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osaturiko saskiak eskatzeko azken eguna gaurkoa da. Proiektu honen bitartez, saski hauen boliaren %25a, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratzen da. Nahi duenak, Izpar dendan egin beharko du eskaera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.