Borrar

Idiazabal

Mendiko seguru txartela tramitatuko da bihar eta etzi Udaletxean

J. ZABALA

IDIAZABAL.

Lunes, 18 de diciembre 2023, 21:01

Urtero bezala, mendiko federatu txartela berritu edo lehen aldiz egiteko garaia iritsi da. Txartel horren bitartez, mendian ibiltzeko aseguru berezia egiten da eta Mendizale Federazioak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu erabiltzeko aukera dago (ikastaroak, mendi aterpeetan tarifa merkeagoak...). Modu honetara, edozein ezbehar gertatzekotan gastuak kubritzeko aukera ematen dio segurantzak, beharrezkoa den laguntza eskainiz. Interesdunei gogoratu nahi izan diete Kirol Elkartearen Mendi Saileko kideak aseguru txartela tramitatzeko eta behar diren argibide guztiak emateko egongo direla udaletxean; bihar eta etzi (abenduaren 20an eta 21ean) izango da 18:30etik 19:30era.

Aitortze komunitarioak

Ostegun arratsalean ere, garai hauetan tradizioa den aitortze komunitarioak burutuko dira Parrokian. Horretarako, arratsaldeko 17:30ean bilduko dira eta taldean burutuko da aitortza. Herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi izan dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendiko seguru txartela tramitatuko da bihar eta etzi Udaletxean