Iñaki Alberdi eta Francesc Viaplana gazta txapelketako sariketan. I.A.

Monjardingo gaztelua ezagutzeko irteera

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Martes, 18 de octubre 2022, 23:04

Larunbat honetan, urriaren 22a, egun osoko irteera antolatu du Kirol Elkarteko Mendi Sailak. Goizeko 8etan egingo da Idiazabalgo plazatik irteera. Deiotik hasiko da ibilbidea eta Monjardinen bukatuko da. Ibilaldiaren ondoren, upategian bisita gidatua egingo da eta, jarraian, bertako jatetxean dastatze menuaren bazkari egingo da.

Publicidad

Mendi Sailetik azaldu dutenez, «udazkeneko kolore eta zaporeez gozatzeko» ibilaldia izango da, eta interesa duen edonor parte hartzera gonbidatu dute. Ibilaldian parte hartzeko izen emateko azken eguna gaur izango da eta, 660 75 92 17 telefonora deitu behar da. 50 euro kostako da ibilaldia, bisita eta bazkaria. Langabetuentzat 30 euroko prezioa izango du.

La Seu D'Urgell

Kataluniako La Seu D'Urgell herrian izan da Idiazabalgo udal ordezkaritza bat pasa den asteburuan. Ia 1.000 urte dituen Fira Sant Ermengol azoka ospatzen da Lleidako herri honetan. «Azoka ezagutu, harremanak sendotu, esperientziak elkartrukatu eta ideia berriak hartzeko bidaia» izan dela adierazidute Udaletik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad