Borrar
Igandeko bizikleta martxa. AIZPURUA
Mugikortasun asteari hasiera eman zitzaion

Mugikortasun asteari hasiera eman zitzaion

IKER AIZPURUA

Idiazabal.

Lunes, 19 de septiembre 2022, 23:27

Pasa den igandean, mugikortasun asteari hasiera eman zitzaion Idiazabalen. Azken hiru urteetan egin bezala, Europako mugikortasun astearekin bat egin du udalak eta hirugarrengoz, ekintzak antolatu ditu Udalak. Horietan lehenbizikoa, igande eguerdian ospatu zen bizikleta martxa izan zen. Bertan, ehun herritarretik gora, ume, gazte zein helduk, herritik zehar buelta eman zuen eta behin plazara iritsita, bizikletarako argitxo bat eta bizkarzorro bat eman zitzaien parte hartzaile guztiei.

Gaur goizean Izalbira ekimenak hasiera emango dio ikasturte berriari. Bihar, berriz, bide segurtasun ikastaroa izango dute Aita Iparragirre Herri Eskolako lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek.

Zeramika

Urritik ekainera bitartean, haurrentzako zeramika tailerra eskainiko da. Zigor auzoko eskulan gelan emango da astearte, ostegun eta ostiraletan. Astean, ordubeteko saioak izango dira, eta bost urtetik 12 urte inguruko umeei zuzenduta daude. Izena ematea, 650 608 803 (Iratxe) telefonoan egin daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugikortasun asteari hasiera eman zitzaion