Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
Idiazabal.
Viernes, 12 de agosto 2022, 22:33
Abuztuko egun hauetan, ohikoa da idiazabaldarrak herritik kanpora joatea, baina kanpotik gure herria ezagutzera etortzen direnak gero eta gehiago dira. Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan izan gara aurtengo uda denboraldia zer moduz dijoan ezagutzeko.
Gorakada nabarmena nabaritu dute aurtengoan. Uztailean, dagoeneko, nabaritu zuten bisitari kopurua asko igo zela eta abuztuko lehenbiziko aste hauetan are eta gehiago igo direla. «estatu mailan , kanariar irlako pertsonen hazkundea ikusi dugu. Bestela, betiko moduan, Kataluniako eta Madrilgo bisitariak dira gehien bisitatzen gaituztenak, eta baita ere Andaluzia,Valentzia, Gaztela Leon eta Galiziako batzuk ere izan dira» adierazi digu museoko arduradunak.
Estatutik kanpoko bisitariak ere etortzen ari dira Idiazabala. « Frantziatik etorritako turistek gora egin dute. Hauez gain, Polonia , Erresuma Batua, Herbereak, Brasil, ertameriketako beste herrialde batzuk eta Estatu batuarrak ere izan ditugu». Dena dela, inguruko herrietako jendea ere hurbiltzen da museora. Erreportai hau egitera joan ginenean adibidez, Beasaingo familia batekin egin genuen topo.
Idiazabal zergaitik aukeratzen duten galdetuta, asko aurre erreserbarekin etorri direla adierazi dute, «baina beste askok, herriko seinalea ikusita erabaki dute, bertan sartu eta ea gaztaren inguruan zer ikusi edota gazta non erosi galdetzeko geratzen dira».
Interpretazio zentroak, Idiazabal gaztari eta gaztagintzari buruzko informazioa eskeintzen die bisitariei. Garai bateko artzainen txabola bisitatu eta gazta dastatzeko aukera ere izaten dute gerturatzen direnek. Gazta erosteko aukera ere, badago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.