Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Muni ZZ abestlaria. I.A.
Idiazabal: Muni ZZ, Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean
Idiazabal

Muni ZZ, Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean

IKER AIZPURUA

Miércoles, 16 de noviembre 2022, 00:08

Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketa martxan da, eta aurkeztu diren lanen artean epaimahaiak 20 artista aukeratu ditu, tartean Mounir El Ouazzani Idiazabalgo bizilaguna. Bigarren fasera pasa diren 20 artistak, astelehen goizean jakinarazi zituzten Gaztea irratian eta orain, finalerako bozketa-epea zabaldu dute azaroaren 21ko goizeko 9:30ak arte eta https://www.eitb. eus/eu/gaztea/maketa-lehiaketa/ web orrian bozkatu beharko da.

Mounir El Ouazzani, Muni ZZ izenez ezagunagoa den idiazabalgo bizilagunak, Apátrida abestia izan da aurkeztu duena eta Lorea Argarate, Izaro Andres eta Julen Idigoras musikariak konbentzitu dituena El Ouazzani, bigarren fasera pasatzeko.

Talde bozkatuenek eta epaimahaiak aukeratutako talde eta bakarlariek zuzenean joko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, abenduaren 1ean egingo den final handian. Zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaiko kideek nor izango den irabazlea.

Euskaraldia

Ostiral honetan emango zaio hasiera aurtengo Euskaraldiari. Hirugarren edizio honetan, azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da Euskaraldia eta 'Hitzez ekiteko garaia' izango da aurtengo leloa. Idiazabalgo udaletik jakinarazi dute euskararen erabilera sustatzeko ekimemean parte hartzeko dei egiten diela herritarrei eta Euskaraldiak irauten duen egunetan jantzita eraman beharko diren txapak, berriak izango dira aurtengoan eta liburutegian jaso daitezkela adierazi dute.

Bestalde, izena eman nahi duenak edo aurreko edizioetan parte hartu izan badu, aurtengoan berriz parte hartzea berresteko, www.izenematea.euskaraldia. eus web orrialdean egin beharko du.

Aranburu gaztandegia

Asteburu honetan, QuesArte, artisau gaztaren Europako Aretoa izan da Sevillan eta bertan izan dira J. Aranburu gaztandegikoak eta sariz beteta itzuli dira bertatik. Gazta ketuetan, urrea eta ardi gazta onduan, brontzea eskuratu dute eta hauetaz gain, lehiaketako gaztarik onenaren saria ere eskuratu zuten. Zorionak!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Muni ZZ, Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean