Idiazabal

Nekazal-makineriaren azterketarako ordua hartzeko epea zabalik

Bi egunetan pasako dute ikuskapen teknikoa Idiazabalen, irailaren 12an, osteguna, eta 17an, asteartea

Amaia Núñez

idiazabal.

Viernes, 30 de agosto 2024, 19:31

Iaz egin zen antzera, aurten ere nekazal makinariaren ikuskapen teknikoak (IAT/ITV) antolatu dira Goierriko herrietan datorren hilabeterako. Idiazabalen kasuan bi egunetan egongo da azterketa pasatzeko aukera. Lehenengo eguna irailaren 12an izango da ostegunean, eta kamioien aparkalekuan egongo da kokatuta ikuskapen teknikorako gunea, goizeko 8:30etik aurrera. Hurrengo aukera irailaren 17an asteartean izango da, Urtsuarango elizaren ondoan, ordutegi berean. Ikuskapenen unitate mugikorra gerturatuko da bertara, eta Idiazabalgo zein inguruko herrietako ibilgailuek eskatu dezakete ordua.

Publicidad

Ikuskapen teknikora joateko derrigorrezkoa izango da aurretik txanda hartzea. Horretarako, Irungo ITVra deitu beharko da 943 626 300 telefono zenbakira eta lehenengo estentsioa markatu. Ikuskapenaren prezioa 48,34 eurokoa da eta esku dirutan ordaindu beharko da.

Jubilatuentzako irteera

Adin etxe jubilatu Elkarteak irailaren 12an txangoa antolatu du kostaldera. Irteera Idiazabalgo eliza aurreko geltokian hasiko da goizeko 08:30ean. Parte hartzaileek Hendaiako Abadira bisita egingo dute, ondoren Hondarribiara gerturatuko dira eta Sugarri jatetxean egingo dute bazkaria. Joan nahi dutenek irailak 2 eta 3an arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara eman dezakete izena.

Euskara dirulaguntzak

Lehengo ikasturtean euskara ikasten aritu ziren herritarrentzako dirulaguntzak onartu zituen Udalak. Dirulaguntza eskatzeko epea irekita dago irailaren 21era bitartean. Derrigorrezkoa izango da ikastaroa egin izanaren agiria aurkeztea, deialdian adierazten den gainontzeko dokumentuekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad