Borrar
IDIAZABAL

Neomak taldearen kontzertua kiroldegian ostiral honetan

El Diario Vasco

IDIAZABAL.

Miércoles, 28 de diciembre 2022, 00:07

Neomak taldeak ostiral honetan, abenduaren 30ean, Idiazabalen eskainiko duen kontzertua Zelaa kiroldegian izango da, gaueko 22:00etan hasita. Elizan egitekoa zen emanaldia, baina sarrera eskaera handia dela-eta, lekuz aldatzea erabaki du Udalak. Gaur bertan sarrera gehiago jarri dira salgai eta udaletxean eros daitezke goizeko 10:00etatik 13:30era arteko ordutegian.

Gazte hauek Kepa Junkera musikariaren 'Sorginak izateagatik' lortu zuten fama, eta trikitixarekin folk doinuak berrinterpretatu dituzte elektronikaz baliatuz. Lehenengo diskoa kaleratu zuten aurtengo irailean, 'Neomak' izenekoa. Taldea Eneritz Aulestia, Alaitz Escudero, Garazi Otaegui, Amets Ormaetxea (ahotsa, panderoa), Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Maria Lasa (ahotsa, trikitixa, panderoa) osatzen dute.

Zazpikotea Idiazabalera iritsiko da uda herrietako jaietan eta jaialdietan aritu ondoren, eta hilabete honetan Lezaman, Laguardian eta Duragoko Azokan jo eta gero hilabete honetan. Herrian itxiko dute urteko azken kontzertua, ikuskizun bikaina ematen bertaratutakoei pandero eta trikitixarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Neomak taldearen kontzertua kiroldegian ostiral honetan