Ohiko udal batzarra gaur Idiazabalgo udaletxean

2023rako tasen ordenantza eta musika eskolaren esleipenaren luzapena dira aztertuko diren gaiak, besteak beste

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Jueves, 3 de noviembre 2022, 00:11

Gaur, arratsaldeko 18:00etan hasita, ohiko osoko bilkura egingo da Idiazabalgo udaletxean. Gaurko batzarrean aztertuko direnen artean daude, 2023rako tasen ordenantza, kreditu gehigarri proposamena, musika eskolaren esleipenaren luzapena eta ikasturteko erregularizazioa, dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa eta lagileen soldata igoera proposamena.

Publicidad

Aurrekoez gain, landuko dira Euskaraldiari eta Atzegi elkartearen ekimenei atxikimendua. Azkenik, adinekoentzako etxebizitza komunitarioaren erregelamendua aztertuko da, eta amaitzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurka jarritako helegitearen berri emango da.

Zuzenketa

Atzoko egunkarian, leku arrazoiengatik testu originala moztu behar izan zen. Gau beltza edo arimen gaua Xapobixik antolatu zuela argitaratu bazen ere, berezko testuan esaten zen orain urte batzuk elkarte honek jai hau antolatu bazuen ere, azken urteetan umeek beraien kabuz egin dutela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad