Borrar
Idiazabal

Oporretako ordutegia abuztuan herriko zerbitzu, komertzio eta ostalaritzan

IKER AIZPURUA

Jueves, 4 de agosto 2022, 23:57

Abuztuan sartzearekin batera, Idiazabalgo dendari eta tabernek beraien ordutegiak egokitu dituzte. Batzuk, hilabete osoan itxita egongo dira, baina beste batzuk ordutegietan aldaketak egin dituzte ondo merezitako oporrak pixka bat bada ere gozatu ahal izateko.

Ostalaritzari dagokionez, Etzegarateko Alai taberna, Pilarreneak eta Batzokiak ez dute oporrik egingo abuztuan. Odei taberna ere zabalik izango da, baina atseden txiki bat egingo dute 14:00-17:30era bitartean. Frontoiko taberna abuztuaren 25arte oporretan dago, Xume 8tik 21era itxiko dute eta Guardi jatetxea 8tik 28ra ere itxita egongo da. Xaloa kafetegiak 28ra bitartean 8:30etik 14:30era zabalduko du eta arratsaldeetan itxita egongo da.

Komertzio gehienak zabalik izango dira, baina ordutegi aldaketekin. Periko arrandegiak ohiko ordutegia mantenduko du, eta Arantzazu arrandegia abuztuaren 22an zabalduko dute berriz. Oiarbide harategia 16rarte dago oporretan, eta Luis Maria harategiak 8tik 20ra hartuko ditu. Sindikatoa zabalik izango da eguerdira bitartean, eta 13an eta 20an jai egingo du. Mugika frutadenda itxita dago abuztuan zehar. Pagosa okindegiak eta Izpar gozoki dendak ez dute oporrik egingo, baina arratsaldetan itxita egongo dira. Klik estankoa ere goizez egongo da zabalik eta 12tik 28ra itxita egongo da. Arantxa mertzeria ere goizez dago zabalik eta 8tik 21era oporrak egingo ditu.

Estetika arloko zerbitzuetan, Une edergintzak 15etatik 19ra itxiko ditu ateak, eta gainerakoan ohiko ordutegia mantenduko du. Kossay ile apaindegiak ez du oporrik egingo, eta goiz eta arratsaldez emango du zerbitzua. Ana Jesusen ileapaindegia 18rarte oporretan izango da, eta Pili ileapaindegiak lehen abuztuko 3 asteetan zabalik izango du. Alice ileapaindegia 6tik 22ra egongo da itxita.

Osasun arloan, Unanue fisioterapia oporretan dago abuztuaren 19 arte, eta Aurora Milla farmazia zabalik egongo da goiz eta arratsaldez hilabete osoan zehar.

Bestelako zerbitzuek, oporrak izango badituzte ere, telefonoa zabalik izango dute hilabete osoan edozein beharri erantzuteko. Alquizal inmobiliariak bulegoa itxita izango du 22ra bitartean, Arretxe aholkularitza ere oporretan egongo da baina txanda hartzeko aukerarekin, eta Ikasten akademia 28rate egongo da oporretan, hitzordua hartzeko aukerarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oporretako ordutegia abuztuan herriko zerbitzu, komertzio eta ostalaritzan