Borrar
San Inazio egunean, hamaiketakoa eskeiniko du Udalak. IKER AIZPURUA
Ostiraletik aurrera festa izango da Katean

Ostiraletik aurrera festa izango da Katean

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Martes, 26 de julio 2022, 00:08

San Inazioak gerturatzearekin batera, Katea auzoko festak badatoz. Gazte Asanbladak, ostiral eta larunbaterako egitaraua antolatu du.

Ostiralean, uztailak 29, elektrotxaranga eta sagardo dastaketa izango dira. Gauean, txerri arrapaketa eta ondoren, Kontrol Norte, Balantza eta The Frankys taldeen kontzertuak izango dira. Parrandazaleenentzat, goizaldera, kantzontzilo, kulero eta tanga lasterketa eta gaupasero argazkia izango dira.

Larunbatean, uztailak 30, arratsaldean, mus txapelketa, patata tortilla lehiaketa eta umeen jolasak izango dira. Gauean, bertso afaria, Mugi panderoa taldearen erromeria eta karaokea antolatu dituzte. Afariko txartelak, Odei tabernan eta Izparren daude salgai.

Igandean, uztailak 31, San Inazio eguneko meza izango da auzoko ermitan eta ondoren, hamaiketakoa eskeiniko du Udalak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiraletik aurrera festa izango da Katean