Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Idiazabalgo jokalari beteranoek. I.A.
Realeko eta Idiazabalgo beteranoak aurrez aurre igande honetan Arizkorretan
Idiazabal

Realeko eta Idiazabalgo beteranoak aurrez aurre igande honetan Arizkorretan

IKER AIZPURUA

Idiazabal.

Martes, 22 de noviembre 2022

Real Sociedad taldeko futbolari beteranoek Idiazabal bisitatuko dute asteburu honetan, izan ere, Idiazabalgo Kirol Elkarteak, topaketa berezia antolatu du iganderako. Goizeko 11:30etan hasita, Errealeko eta Idiazabalgo jokalari beteranoek, elkarren arteko norgehiagoka jokatuko dute Arizkorretako zelaian. Errealeko garai bateko aurpegi ezagunak bertan izatea espero da. Idiazabalgo taldea ere gogor prestatu da igandeko partidarako.

Futbol partida ikusteko aukeraz gain, txikienek ere jolaserako aukera izango dute. Kirol Elkartetik jakinarazi dutenez, puzgarriak jartzeko asmoa dute eguraldiak horretarako aukera ematen baldin badu. Partida, Kirol Elkarteak, Real Sociedad Fundazioarekin batera antolatu du Txikitik Handira proiektuaren alde, Logikaline eta Udalaren babesarekin.

Autodefentsa feminista

Igandean egingo den autodefentsa feminista ikastaroan izena emateko gaur da azken eguna. Interesatuek, berdintasuna@idiazabal.eus edo 663 62 61 96 telefonoan izena eman behar dute.

Bestalde, ostiralean, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna denez, Aizan! talde feministak kontzentrazioa deitu du arratsaldeko 18:00etarako. Bertaratzeko deia egin dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Realeko eta Idiazabalgo beteranoak aurrez aurre igande honetan Arizkorretan