Katea auzoko erromeria lekua oroitzen duen iturria. I.A.
Idiazabal

Sagardo dastaketak emango die hasiera San Inazio festei

IKER AIZPURUA

Viernes, 29 de julio 2022, 00:05

Gaur hasiko dira Katea auzoko festak Idiazabalen. Gazte Asanbladak, ostiral eta larunbaterako egitarau zabala antolatu du. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da festa Joseto ta alayak elektrotxarangarekin. Odei taberna paretik abiatuko dira Gazte Asanbladako kideak Katearuntz, musikak lagunduta. Behin festagunera iritsita, 19:00ak buelta horretan, sagardo dastaketari emango zaio hasiera.

Publicidad

Gauerdian, txerri harrapaketa egingo da, eta jarraian, Kontrol Norte, Balantza eta The Frankys taldeen kontzertuak izango dira. Eguna argitzearekin batera, kaltzontzillo, kulero eta tanga lasterketa izango dela iragarri dute gazteek eta behin hau amaituta, gaupasero argazkia aterako dutela.

Txerri harrapaketa, Geronimoeneako biribilgunean izango da eta beste ekintza guztiak berriz, Iturralde etxearen aurreko aparkalekuan izango dira. Bestalde, bihar egingo den bertso afariko txartelak salgai daude Odei tabernan eta Izpar gozokidendan.

Pilota finalak

Igarondo pilotalekuan ere festa giroa nagusituko da gaur. Pilota txapelketaren finalak jokatuko dira 19:15ean hasita. Lehen partidan hirugarren ta laugarren postuak erabakiko dira, eta bigarren partidan aurtengo bikote txapelduna zein den jakingo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad