Idiazabal

San Adrianera erromesaldia ekainaren 4an egingo da

Datorren asteazkenean amaituko da autobusez joan nahi duenarentzako izena emateko epea

J. Z.

IDIAZABAL.

Viernes, 26 de mayo 2023, 22:30

Urtero moduan, aurten ere San Adrianera egiten den erromesaldia ekainean burutuko da. Hilaren 4ean, goizeko 7:30etan plazatik abiatuko da autobusa. Bertan joan nahi duen orok datorren asteazkenera arteko epea izango du (hilak 31) izena emateko (696 690 887 zenbakian edo liburutegian). 7:45ean Otsaurtetik ibilaldia abiatuko da eta 9.30ak aldera, San Adrianen topaketa burutuko dute. Bertan, Anisa banatuko da betiko legez, baina ez da mezarik ospatuko. 12:00etan Zegaman, alkate-makil trukaketa ospatuko da eta ondoren mokadu baten esktuik indaberrituko dira. 13:00etan alkate-makil trukaketa Seguran burutuko dute mokadutxo batekin, eta 14.00etan Idiazabalera iritsiko dira, Birigarro txistulari taldeak lagunduta. Eguna amaitzeko, 17.00etan, Igarondon pilota txapelketa ospatuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad