Idiazabal
Sariak Gabonetako sorkuntza lehiaketako irabazleentzatIdiazabal
Sariak Gabonetako sorkuntza lehiaketako irabazleentzatJ. ZABALA
IDIAZABAL.
Martes, 7 de enero 2025, 20:17
Udalak aurten ere Gabonetako Sorkuntza Lehiaketa antolatu du, bosgarren urtez jarraian. Ekimen honen bidez, herriko haur eta gazteen sormena eta parte-hartzea sustatu nahi izan dira. Guztira, 21 lan aurkeztu dira lehiaketara, eskulan eta bertso formatuan. Parte-hartzaileak hiru kategoriatan banatu dira: A kategoria (HH2-LH2), B kategoria (LH3-LH5) eta D kategoria (LH6tik aurrera).
Publicidad
Lehiaketaren irabazleak ere hautatu dira. A kategoriako garailea Izadi Biguri Aperribai izan da, eta 20 euroko saria jaso du. B kategorian, Elene Dorronsoro Imazek lortu du lehen saria, 30 eurorekin saritua izan delarik. D kategoriako irabazlea, berriz, Ekai Collado Agirre izan da, eta 70 euroko saria eskuratu du.
Horrez gain, kategoria bakoitzean bi sari gehiago zozketatu dira parte-hartzaileen artean. A kategorian, Nikole Cuadrado Sarasolak 15 euroko saria jaso du, eta Mara Lizarraldek, berriz, 10 euro. B kategorian, Irati Galarraga Otamendi eta Elene Elio Goikoetxea izan dira sarituak, 25 eta 20 euroko sariak jaso dituztelarik, hurrenez hurren. D kategorian, Ekhi Barandiaran Ruiz De Alegria eta Nora Dorronsoro Imaz izan dira irabazleak, lehenak 65 euroko saria lortu du eta bigarrenak 60 eurokoa.
Balkoiak apaintzeko lehiaketa ere izan da aurten Gabonetako ekitaldien artean, eta zazpi proposamen aurkeztu dira guztira. Epaimahaiak proposamen guztiak aztertu ondoren, Ainitze Otamendi Urteaga saritu dute lehen postuan, 100 euroko sari batekin. Bigarren saria Irati Arrese Iparragirrerentzat izan da, 80 euroko sariarekin, eta hirugarren postua Yolanda Sanchezentzat izan da, 50 euroko sariarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.